Mintzodromoak euskal hiztunak elkartu ditu Urretxun
Eguraldi txarrak deialdian eragina izango zuelakoan zeuden aurtengo Mintzodromoaren antolatzaileak, baina kanpoan elurra gogoz ari zen bitartean, Urretxuko udaletxeko ataria euskararen alde bere aletxoa jarri nahi zuten herritarrez gainezka egon
Eguraldi txarrak deialdian eragina izango zuelakoan zeuden aurtengo Mintzodromoaren antolatzaileak, baina kanpoan elurra gogoz ari zen bitartean, Urretxuko udaletxeko ataria euskararen alde bere aletxoa jarri nahi zuten herritarrez gainezka egon da eguerdiko 12etatik aurrera. Ordu horretan hasi da abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaren aitzakian bi udalek eta udal euskaltegiak antolatutako VII. Mintzodromoa. Jon Luqui Urretxuko alkatea eta Rosa Maiza Zumarragako alkate ordea izan dira ekitaldiari hasiera emateaz arduratu direnak.
Urretxuko udaletxeko portaloian elkartu diren 50tik gora herritarrak launaka edo bosnaka mahaietan banatu eta elkarren artean euskaraz hitzegiten egon dira hiru gaien inguruan: gustuko izenak, esaerak eta txikitako leku kuttunak. Kafea eta pastak izan dituzte lagungarri.