Ormaiztegiarrek mozorrotuta egin diote aurre eguraldi txarrari
Ander Deunaren jaiak azken txanpan sartu dira
Eguraldi txarrari aurre egin eta eguerdian kalera atera dira ormaiztegiarrak gaurko mozorrotuen eguna ospatzeko. Jundajo txarangak alaitu du bazkalaurreko giroa, eta haren musikaz lagunduta joan dira kuadrillak gero Zubipe pilotalekura bazkaltzera. Jarraipena izango du han jaiak iluntzera arte. Gauean musikarekin izango da hitzordua: Muxika egurastokian Ilargi Beltza taldeak joko du 23:00etatik aurrera, eta 1:30ean hasita, tekno-festa ospatuko da txosnetan.
Bihar da Ander Deunaren jaietako azken eguna, odolki lehiaketaren inguruan ospatuko dena. Ohiko sariak emango dituzte aurten ere eta 31. edizio honetan Juan Jose Lapitz omenduko dute; odolkiz egindako plateren lehiaketa ere egingo dute. Ardo dastaketaK eta produktu gastronomikoen azokak osatuko dute goizeko egitaraua.
Arratsaldean, 19:00etan Pauline eta Juliettek emango duten kontzertuarekin amaituko dira festak.
Hona hemen gaurko egunean mozorrotutako kuadrillen irudiak: