
Abendua hastearekin batera, elurrak Goierriko herriak eta mendiak zuritu ditu. Ostiralean bota zituen aurreneko malutak, baina larunbatean ere, gogotik egin zuen. Atzoko eguna mendira joan eta elurrarekin gozatzeko hartu zuten askok. Izan ere, behelainoaren gainetik, mendira igota ikuspegi ederrez gozatzeko aukera izan da. Mikel Albisu lankideak, Lazkao, Ataun eta Idiazabalgo mugan, Esparru, Arantzamendi eta Atxurbi inguruan ateratako argazkiak dira hauek, atzean Aizkorri eta Aralar ikusten direla.