Pasa den astean lesioa izan zuen Pablo jokalariari animoak bidali zizkioten jokalariek eta teknikoek. // Argazkia: Pello Ordoñez
Sekulako denboraldia egiten ari da Beasain Kirol Elkarteko lehen taldea. Asteburuan Portugalete mendean hartu du, eta 3. mailako lidertzan jarraitzen dute Urtzi Arrondoren mutilek.
Joko ona erakutsi zuen etxeko taldeak Loinatzen, nahiz eta Portugaletek estu hartu zuen hainbat momentutan. Bisitariak aurretik jarri ziren aurreneko zatian, baina Aritz Imazek berdindu zuen markagailua atsedenaren aurretik. Bigarren zatiaren hasieran, Alex Aizpuru
Kaxe-k egin zuen bigarrena, eta bizkaitarrak erreakzionatzen saiatu baziren ere, etxekoek ondo eutsi zioten. Azkenean, 2-1 irabazi zuten beasaindarrek.
Pasa den astean Santurtziren kontrako partidan lesionatu zen Pablo Balerdi jokalariari animoak bidali zizkioten taldekideek.
Lidertzan sendo
Beasaindarrak bolada onean daude, eta 3. mailako lidertzari eusten diote. Hamar garaipen eta lau berdinketa lortuta, 34 punturekin daude sailkapeneko lehen postuan; bigarren dagoen Santurtziri 4 puntu aldea ateratzen diote, baita harekin puntutan berdinduta dauden Real Sociedad C eta Durango taldeei ere. Datorren asteburuan, etxetik kanpo jokatuko dute, Balmasedaren kontra.