Uxue Alberdiren 'Aulki bat elurretan' liburua elkarrekin irakurri dute itsasoarrek
Irakurketa saioa egin dute Itsason Euskararen Eguna ospatzeko. Uxue Alberdiren
Aulki bat elurretan liburua eskuetan joan ziren etxera saioaren bukaeran. Hurrengo hitzordu bat ere jarri diote irakurketa saioari. Hain justu, abenduaren 26an egigno dute, 18:00etan. Gonbidapena egin dute eta interesa dutenek parte hartzera animatu ere, liburuaren ale pare bat dituzte eta inork abendu amaierako solasaldian parte hartu nahiko balu.