Euskararen erabileraren inguruko hausnarketa, pregoia eta beste hainbat ekintza egin dituzte
![TpjDpPn7sbRxZkGbZ2dqLYdt78YXs2_iIvAoa4Wp4uKGXU_NdWprwDAp-PoLb0w-0NB9SLNOunMsHW6UH_DV=w1298-h667](http://goierri.hitza.eus/site/files/2017/12/TpjDpPn7sbRxZkGbZ2dqLYdt78YXs2_iIvAoa4Wp4uKGXU_NdWprwDAp-PoLb0w-0NB9SLNOunMsHW6UH_DVw1298-h667.jpg)
Abenduaren 1ean ospatu zuten Legazpiko Haztegi ikastolan Euskararen Eguna. Euskararen erabileraren inguurko hausnarketa zabaldu zuten Euskara Batzordeko iksale ordezkariek, euskararen aldarrikapena egiteko pregoia irakurri zuten eta Argitxoren inguurko zenbait ekintza egin zituzten txikienek. Batxilergoko ikasleek kidetzeak egin zituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin eta DBHko ikasleek ginkana bat egin zuten. Aurtengoan, euskararen aldeko jaia elurra mara-mara ari zela egin zuten eta horrek alaitasuna gehitu zion festari.