Zaldibian hasi dira argazkiak biltzen, 2018ko egutegirako
ZALDIBIA // Udalak urtero etxerik etxe banatzen duen horma-egutegia prestatzen hasi dira. Zaldibiako argazkiak argitaratuko dituzte bertan, eta herritarrei deialdia zabaldu die udalak, parte hartu nahi badute, argazkiak bidaltzeko eskatuz. Kultur etxer...
ZALDIBIA // Udalak urtero etxerik etxe banatzen duen horma-egutegia prestatzen hasi dira. Zaldibiako argazkiak argitaratuko dituzte bertan, eta herritarrei deialdia zabaldu die udalak, parte hartu nahi badute, argazkiak bidaltzeko eskatuz. Kultur etxera bidali behar dira, lehenbailehen. Jasotakoen artean hamabi aukeratuko dituzte egutegian argitaratzeko.