Negu giroa bueltan da berriz ere
Asteburuko elurtearen ondoren, egun batzutako tregua eman du eguraldiak, baina asteburuan, negu giroa etorriko da berriz ere Euskal Herrira. Euskalmeten iragarpenaren arabera, bihartik nabarituko da aldaketa. Estalita egongo da zerua goizean, eta euria egingo du. Elur maila 1.500 metroan kokatuko da. Eguerditik aukera tenperaturek behera egingo dute eta elur kota ere 1.000 metrora jaitsiko da.
Larunbata ere, ostirala bukatu bezala hasiko da. Euriarekin eta elur maila 1.000 metroan dela. Arratsalderako elur mailak gora egingo du, 1.500 metrora arte. Baina orokorrean egun hotza eta euritsua izango da, eta tenperatura maximoak ez dira 10 gradura iritsiko.