Larunbatean bazkaria, magia ikuskizuna eta kontzertuak antolatu ditutze: One Way, Vancouver eta Desustancia taldeek joko dute
Irudian, Legazpiko One Way taldeko kideak.
Legazpiko Subeltza musikarien kolektiboak egun osoko festa antolatu du larunbaterako. Lehenengo hitzordua bazkaria da eta 14:15ean egin dute. Txartelak Gaztetxean bertan salgai daudela aurreratu dute. Behin Subeltza Eguna hasita, bazkalostean Gezur Gehi Egi ikuskizuna eskainiko du Txoborro magoak, 16:30ean.
Musika kontzertuak 22:30ean hasiko dira: One Way, Vancouver eta Desustancia. One Wayk Europarasite disko berria aurkeztuko du, Vancouverrek momentuz azkeneko kontzertua egingo du Legazpin eta Desustancia Alkoitik (Alacant) iritsiko da lagun dituen beste bi taldeekin jotzeko.
Bihar, Goierriko Hitzan One Way taldeari buruzko erreportajea.