Gaur eguerdian egin da sari banaketa Ezkioko Igartubeiti baserriko interpretazio zentroan

Carlos de Cos eta Alex Murciego izan dira Ezkioko Igartubeiti baserriak antolatutako X. Sagardo Astea argazki lehiaketako irabazleak. Helduen kategorian gailendu da De Cos (irudian eskuinetik hasita lehena) eta haurrenenan Murciego (irudian horiz jantzita). Gaur, 12:00etan egin dute sari banaketa ekitaldia Igartubeiti baserriko interpretazio zentroan. Sari banaketa berez, pasa den astean egitekoa zen arren, eguraldia zela eta aste bete atzeratu behar izan zuten.
Kizkitza Ugarteburu, Igartubeitiko teknikariak esan duenez, Urretxuko eta Zumarragako Argazkia eta Legapiko Ikatza argazki elkarteetako kide banbak osatu dute epaimahaia. Argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia aintzat hartu izana baloratu ditu batez ere epaimahaiak sariak ematerako orduan.
Horrela gelditu da sailkapen orokorra, epaimahaiaren iritziz.
Helduen mailan:
- saria: Carlos de Cos (200€)
- saria: Jose Angel Amuchastegi (150€)
- saria: Guillermo Murciego (120€)
Haurren mailan:
- saria: Alex Murciego (75€)
- saria: Ruben Murciego (50€)
Aurtengo argazki lehiaketan 24 helduk eta 5 gaztek eman zuten izena, baina azkenean 11 helduk eta 2 gaztek aurkeztu dituzte euren lanak. Sari banaketa ekitaldian zehar argazki irabazleekin osatutako bideo bat egon da ikusgai.