Aitor Garmendia hirugarren Euskadi Basque Country Challengean
Ampo txirrindulari taldeko Aitor Garmendia itsasondoarra hirugarren sailkatu da Euskadi Basque Country Challengean. Bi ziklo-kros probak osatzen dute lehiaketa hori, Ametzagakoak (Araba) eta Igorrekoak (Bizkaia). Garmendiak hirugarren bukatu zuen ostiralean Ametzagan, eta Igorren bosgarren sailkatu zen atzo. Horrenbestez, sailkapen orokorreko hirugarren postua lortu du, Filippo Fontana italiarraren eta Saul Calzada espainiarraren atzetik.