Iragana gogora ekartzen Memoria Historikoaren Zikloa egingo dute abenduan zehar Ataunen. Ohiko ekitaldiez gain, kontzertu berezi bat ere antolatu dute. Izan ere, Oskarbi musika talde beteranoak joko du Ataungo Herri Antzokian. Emanaldia abenduaren 22an izango da, 20:00etan. Sarrerak 10 euroan jarri dituzte salgai, Sutegi, Bittor-enea eta Troskaeta tabernetan, eta Martintxo eta Errotaundi okindegietan.
Oskarbi taldea 1966. urtean sortu zuten Don Bosco haur abesbatzan ibilitako hainbat kidek. Ahots harmoniak lantzen zituzten, eta hainbat euskal olerkariren testuak musikatu zituzten. Ez Dok Hamahiru mugimenduan ere parte hartu zuten, eta berehala egin ziren ezagun. 1969 eta 1976 urteen artean bost disko argitaratu zituzten, taldearen garairik beteenean. 1980an grabatu zuten taldearen lehen ibilbideko azken diskoa, eta 1984an, desegitea erabaki zuten. 2004. urtean taldearen antologia bat argitaratu zuten, kantu berri batzuekin. Harrezkero taldea berriz elkartzen hasi eta emanaldi ugari egin dituzte, baita beste hiru disko argitaratu ere.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.