Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Sartu

Pirritx, Porrotx eta Marimotots abenduaren 23an itzuliko dira Ordiziara

Ordizia
GizarteaKultura

Bi emanaldi egingo dituzte Majori kiroldegian, 16:00etan eta 18:30ean. Sarrerekin eskuratutako dirua Seaskarentzat izango da. 'Borobilean' da ikuskizunaren izenburua

2017/12/12
A. Vierbücher
Pailazoen_emanaldia Abenduaren 23an, larunbatean, Ordizian izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Borobilean ikuskizunarekin, Goierriko ume eta hain ume ez direnei, irribarre bat ateratzeko. Majori kiroldegian izango da hitzordua eta bi saio egingo dituzte. Sarrerekin eskuratutako dirua, Seaskarentzat, Iparraldeko ikastolentzat izango da. Ordiziako Jakintza ikastolak, Lazkaoko San Benito ikastolak eta Beasaingo Andramendi ikastolak antolatu dute saioa, beste urteetan bezala. Aurkezpena, atzo arratsaldean egin zuten Ordiziako Barrena kultur etxean eta bertan izan ziren, Porrotx pailazoa, antolakuntzako ordezkariak eta baita Urruña eta Zubiruko (Lapurdi) ikastoletako ordezkariak ere. Aurreko urteen tankeran, bi emanaldi egingo dituzte; 16:00etan bata eta 18:30ean bestea, larunbatean biak. Zazpi euro balio du sarrerak eta Goierriko hainbat herritan jarriko dituzte bihartik aurrera salgai; Ordizian, Lazkaon, Beasainen, Seguran, Itsasondon, Zaldibian eta Idiazabalen. Entzumen arazoak dituztenentzat bukle magnetikoa jarriko dute aurten. Elkarlana Goierriko, Ziburuko eta Urruñako ikastolek elkarlana hasi zutela 21 urte igaro dira jada eta horren adibide garbia da abenduaren 23an egingo den pailazoen emanaldia. Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak, zerotik hasitako ikastolak dira eta azken urteotan urrats nabarmenak egin dituzten arren, behar handiak dituzte oraindik. Oraintxe, hornikuntza lanetan murgilduta daude. Ikuskizun berria Borobilean izena du Pirrix, Porrotx eta Marimotsen ikuskizun berriak, eta urteurren borobil batekin batera dator; izan ere, pailazoek 30 urte daramatzate eskenatokietan. Beste esanahi bat ere badu izenburuak; izan ere, pailazoak borobilean eseriko dira, «begiak eta bihotzak elkarri begira». Arauen, antolaketaren eta norbere lekua bilatzearen inguruko gogoeta da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek dakartena. Hala, etxean, eskolan, kalean edo lagunartean dauden arauen eta antolatzeko moduen inguruko gogoeta egingo dute. Minak eta desirak nola kontatu, errespetua landu eta erabakiak nola hartu landuko dute. Borobilean izenburupean, ikuskizunaz gain disko-liburua eta ipuinak ere argitaratuko dituzte.
  • BIDEOA: ‘Borobilean’ ikuskizunaren aurkezpena

Pailazoen saioa

Sarrerak salgai · Ordizia. Bihar eta etzi, Villa Eugenian eta Majorin, 17:00etatik 18:30era. Ondoren, agortu arte, Majorin. · Lazkao. Gerriko liburudendan. · Beasain. Bihar eta etzi, Andramendi ikastolan. Ondoren, Antzizar tabernan. · Segura. Elorripe tabernan. · Itsasondo. Kaxintanen. · Zaldibia. Joxepane tabernan. · Idiazabal. Izparren.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Iruzkinen atala

Azken 3 egunetako irakurrienak

1

Beste 26 kasu agertu dira eta Zumarraga ere eremu gorrian sartu da

2021/01/21
Goierri
2

Euskararen metropolian, etxeko

2021/01/21
Lazkao
3

«Presoez gehiegi hitz egiten dela uste dut eta presoekin gutxiegi»

2021/01/21
Beasain
4

Adinekoen egoitzetan hasi dira txertoen bigarren txanda jartzen

2021/01/21
Goierri
5

Ostalariek protesta egin dute Lazkaon, nahiz eta Lehendakaria ez den etorri

2021/01/21
Lazkao
6

Lehen lerrora iritsi da txertoa

2021/01/21
Zumarraga
Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
HITZA PDFan

KORONABIRUSAREN garaian guztiok ongi informatuta egoteko, HITZA PDFan deskargatzeko aukera zabalik dago HITZAkide ez direnentzat ere.

HITZA eskuratzeko, nahikoa da zure helbide elektronikoa sartzea.

Bidali botoian klik egiten duzunean, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, eta, mezu horren bidez, helbidea zuzena dela baieztatuko duzu. Hor bertan, hemeroteka eremura bideratzeko esteka topatuko duzu, eta, hor, edozein ale deskargatzeko aukera izango duzu.

*Mezurik jaso ez baduzu, baliteke ‘spam’ karpetan egotea.

 
 
 
 
 
Bidali
 
Mezu bat bidali da zure posta elektronikora.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.