Prentsaurrekoa egin dute gaur Alkartasuna Lizeoko 5. eta 6. mailako ikasleek.
Alkartasuna Lizeoko ikasleek, Guraso Elkarteak eta Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak elkartasunezko bi ekintza antolatu dituzte abenduan: batetik, ostiralean eta larunbatean merkatu txikia, eta bestetik, Olentzero kantu eskea hilaren 24an. Bertan biltzen duten dirua, Haitira bidaliko dute.
5. eta 6. mailako ikasleek gaur arratsaldean eman duten prentsaurrean gogoratu dutenez, «Haitiko umeek hezkuntza mugatuta dute, beraien etxeak oso baldintza txarretan daude, inguruko beste herrialde askotan bezala. Bertako bizi baldintzak ez dira oso egokiak. Amerikako herrialderik txiroena da». Beraz, Beasainen biltzen duten dirua, «eskola eraikitzeko izango da, herrian bertan ez baitute ikastetxerik. Bertako haurrek ibilbide oso luzeak, eta askotan arriskutsuak egin behar dituzte egunero eskolara joan ahal izateko».
Merkatu Txikia
Loinazko San Martin plazaren azpian egingo dute elkartasunezko merkatu txikia;
bihar, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Azokan, aurretik eskolan bilduta dituzten eta berrarabil daitezkeen jostailuak salduko dituzte. Jostailuez gain, hainbat elkartasunezko elikadura produktu ere salgai egongo dira.
Ikasleek adierazi dutenez, «merkatu txikian ondo pasatzeaz gain, ikasketa arlo asko lantzen dituzte», beraiek izaten baitira saltzaileak. Iaz, 1.800 euro jaso zituzten Haitira bidaltzeko.
Gonbidapen bertsoa
Beasaindarrak gonbidatu nahi dituzte elkartasunezko merkatu txikian parte hartzera eta gonbidapen bertsoa kantatuz amaitu zuten prentsaurrekoa: