Irati Goikoetxeak Bordari ipuin lehiaketa irabazi du
Irati Goikoetxea beasaindarrak, Euskal Herrian tradizio handia duen Hondarribiako (Gipuzkoa) Bordari ipuin lehiaketa irabazi du, Arrautzak usteltzen direnean lanarekin. Lehendik ere irabazia da sariketa hori behin baino gehiagotan, gaztetxoen mailan hiru urtetan eta helduenean ere bai 2006an.
Andraizea liburua argitaratu eta haurra izan ondorengo etenalditxo baten ostean, modu iraunkorragoan berriz idazten jarri eta lehen ipuina saritua izanak poz handia eragin dio beasaindarrari.