Mus Moskorrak txapelketaren 36. aldia izango da larunbatean Lazkaon
Goierriko mus hitzordu zaharrenetakoa eta partaidetza handienetakoa den Moskorrak txapelketa larunbatean jokatuko dute, Lazkaon. Jokoan 16:30ean hasiko dira, baina izena emateko mahaia 15:30ean zabalduko dute, Gerriko elkartean.
Zortzi erregera eta zortzi hamarreko hiru ustelera izango da lehiaketa. Bikoteko 30 euro ordaindu behar da, sarrera.
Sari mardulak prestatu dituzte aurten ere. Irabazleek txapelak eta 1.200 euro dirutan jasoko dituzte. Bigarren bikoteak 600 euro, hirugarrenak 300 eta laugarrenak 150 euro.
Zortzigarren posturaino sailkatu direnek jasoko dute opariren bat: bosgarrenek Iztueta esnekien bi saski, seigarrenek bi kaxa ardo, zazpigarrenek bi oilasko eta bi botila ardo, eta zortzigarrenek bi tarta.
Horiez gain, gizonezko-emakumezko banak osatutako lehenengo bikote mistoak ere saria izango du; baita Lazkaoko aurreneko bikoteak ere. Bina txuleta emango dizkiete bi bikote horiei.