Musika eskaintza zabala asteburu honetan
Asteburu honetan hiru kontzertu egongo dira: Hezurre Fest rock jaialdia, Antxiñako Ama txistulari taldearena eta Zumarragako musika bandaren Gabonetako kontzertua. Hezurre Fest larunbatean egingo dute, 17:30ean hasita, gaztetxean. Bartzelonako Bellako
Asteburu honetan hiru kontzertu egongo dira: Hezurre Fest rock jaialdia, Antxiñako Ama txistulari taldearena eta Zumarragako musika bandaren Gabonetako kontzertua.
Hezurre Fest larunbatean egingo dute, 17:30ean hasita, gaztetxean. Bartzelonako Bellako eta Acherontia taldeek, Urdulizeko Late to Scream taldeak, Urretxuko Hopelessness taldeak (itzulera emanaldia izango da), Urnietako To Our Weapons taldeak eta Durangoko Ikarass taldeak joko dute.
Antxiñako Amaren kontzertua ere larunbatean izango da: 19:30ean, Beloki pilotalekuan. Beraiekin batera, hamaika musikari eta dantzari arituko dira: Goiargi eta Kimets abesbatzak, Maddi eta Garazi Martin, Mikel Alustiza, Xabier Barriola, musika eskolako ikasleak, Zuhaitzaren Soinua, Manuel Garcia (baxua), Carlos Sagi (perkusioa), Carlos Velasco (gitarra elektrikoa), Javier Arratibel (pianoa), Edurne Iturbe eta Oihana Irastortza trikitilariak, Gorobel metal boskotea, Lurra dantza taldea, Irrintzi dantza taldea eta Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako txistulariak. Kontzertua Maria Jesus Arratibelek zuzenduko du eta aurkezle lanak Joanes Segurolak egingo ditu.
Igandean, berriz, Zumarragako bandak Gabonetako kontzertua egingo du. Kontzertu honetan herriko ikastetxeetako abesbatzek parte hartuko dute. Bi saio egongo dira (biak Zelai Arizti aretoan): 11:30ean eta 13:00etan.