Ainhoa Sanz eta Eneko Agirrezabal izan dira azkarrenak Txindoki Krosean
Txindoki Kros proba ospatu dute gaur goizean Oiangu parkean. Guztira hamaika kategoria ezberdinetan banatu da parte hartzea; eskola arteko txapelketa egin dute lehenik, eta bertan Gipuzkoa osotik etorritako gaztetxoek hartu dute parte.
Eskola artekoari helduen probek eman diote segida, eta Gipuzkoako Kros txapelketarako proba puntuagarria jokatu dute. Parte hartzen azkenak izan dira senior kategoriako lasterkariak; emakumekoetan, Ainhoa Sanz urretxuarra izan da azkarrena eta bere atzetik sailkatu dira Onditz Iturbe eta Irati Zubizarreta. Proba hau amaituta, gizonezkoen txanda heldu da; bertan Eneko Agirrezabal segurarra izan da azkarrena, Pedro Muñoz izan da bigarren eta Beñat Katarain hirugarren.