“Made in Urola” azoka ospatu dute Zumarragan
“Made in Urola” azoka egin dute goiz osoan zehar Zumarragan. Goierri Garaiko 45 artisau inguru izan dira salmenta postua jarri dutenak. Danetarik topatzeko aukera izan da postu hauetan: egur landua,
“Made in Urola” azoka egin dute goiz osoan zehar Zumarragan. Goierri Garaiko 45 artisau inguru izan dira salmenta postua jarri dutenak. Danetarik topatzeko aukera izan da postu hauetan: egur landua, zilarrezko bitxiak, txotxongiloak, gaztak, haragiak…
Saltzaileak ugariak izan badira, askoz ere gehiago izan dira azokara hurreratu eta erosketak egiten aritu direnak. Jende asko ibili da goiz osoan zehar, eta askok gabonetarako opariak erosteko aprobetxatu dute.