Euskal Herriko txistorrik onenaren saria Burlatara joan da
Euskal Herriko 20. Txistor Lehiaketa jokatu dute gaur, Ordiziako azokan. Sari nagusia Burlatako Larrageta harategiak jaso du. Bigarrena, Aiako Txarri Txikik eta hirugarrena, Asteasuko Beldarrain harategiak.
Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako 42 txistor ekoizlek parte hartu dute lehiaketan. Hainbat sukaldarik eta gastronomia munduko izen ezagunek osatu dute epaimahaia. Horien artean Ramon Roteta, Zigor Iturrieta, Ane Otegi, Eneko Azurmendi, Juan Manuel Garmendia eta Imanol Gaztañaga sukaldariak, Luis Mokoroa Euskal Gastronomiaren Anaiarteko lehendakaria eta Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak.