Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Beasainen
Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako kadete eta jubenil mailako finalak jokatuko dituzte larunbat honetan, Beasaingo Antzizar pilotalekuan. Kadeteen 2. mailako finalean bi bikote goierritar ariko dira elkarren aurka. Murumendi (Beasain) eta Lapke (Lazkao). Jubenil mailako finalean berriz, lazkaotarrek Usurbilgo Pagazperen aurka jokatuko dute. Partidak 17:00etan hasiko dira.














