Beldur Barik lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur arratsaldean Goierri garaiko Beldur Barik Topaketa egin dute Zelai Arizti kultur etxean. Hasteko bideo lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Urretxu-Zumarraga Ikastolako talde batek irabazi du eta bigarrena Legazpiko
Gaur arratsaldean Goierri garaiko Beldur Barik Topaketa egin dute Zelai Arizti kultur etxean. Hasteko bideo lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Urretxu-Zumarraga Ikastolako talde batek irabazi du eta bigarrena Legazpiko Haztegi ikastolako talde batek. Aurten, iaz bezala, hamar taldek parte hartu dute. Lehiaketa hau 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Helburua gazteek berdintasun faltari eta indarkeria matxistari nola erantzuten dioten ezagutzera ematea da. Sari banaketaren ondoren, TDiferencia taldeak Bi ero diskotekan lana antzeztu dute.