Goierriko odola duten Bizkaiko bi harribitxi
Markinako (Bizkaia) bi gaztek zeresan handia eman dute bi lehiaketa garrantzitsutan: Nerea Ibartzabal Bertsolari Txapelketa Nagusiko errebelazioa izan da eta Andoni Aretxabaleta primeran jokatzen ari da eskuz binakako txapelketan. Bizkaiko bi
«Nerea oso neska azkarra izan da beti eta biok gogoko ditugu bertsoak eta pilota» Andoni Aretxabaleta (Pilotaria) «Andoni jolastokian barrez, anekdotak kontatzen… ibiltzen zen beti» Nerea Ibartzabal (Bertsolaria)Maria Isabel ere oso harro dago bi gazteez. «Markinan oso harro gaude halako bi gazte edukitzeaz. Nereak txapelketan egin duen lana harro egoteko modukoa da. Gainera, bere ama nire herrikoa izanda…». Dena den, ez da bertso saioetara joaten. «Andoniri asko gustatzen zaio bertsolaritza eta telebistaren urrutiko agintea berak edukitzen duenez, telebistan bertso saioak ikusten ditugu. Oso gustura ikusten ditut». Pilotalekura, ordea, ahal den guztietan joaten da. «Aita ni baino gehiago joaten da, nik larunbatetan ere lana egiten baitut. Oso urduri jartzen naiz, baina ahal dudan guztietan joaten naiz». Nerea kazetaria da eta berak ere galderak egin ditu, noski. Frontoian non jartzen den galdetu dio Maria Isabeli. «Normalean, ezkutuan. Andonik, nahi badut joateko, baina isilik egoteko esaten dit. Ez zaio gustatzen etxekook buila egitea. Ez du barregarri gelditu nahi. Ez zaio gustatzen gurasoek seme-alabei animatzea, umetatik». Gazteak Andonik eta Nereak ere aspalditik ezagutzen dute elkar. Umetatik. Izan ere, bi urteko aldea bakarrik dute. Nereak hitz onak besterik ez ditu Andonirentzat. «Ez dut gauza txarrak esateko beste ezagutzen. Oso alaia da, umetatik. Jolastokian beti bromak egiten, barrez, anekdotak kontatzen… ibiltzen zen. Egun ere halakoa da. Pertsonaia oso jatorra da. Maitagarria. Herrian asko poztu dira txapelketan partida bikainak jokatu dituelako», azaldu du Ibartzabalek.
«Andoniri ez zaio gustatzen frontoian gurasoek seme-alabei animatzea» AMaria Isabel Aramendi (Andoniren ama) «Bertsolari guztiekin hunkitzen naiz, baina alabarekin gehiegizkoa da» Fina Salegi (Nerearen ama)Andonik ere Nerea begi onez ikusten du. «Oso neska azkarra izan da beti. Dantza taldean, ikastolan, bertso-poteoetan, kalean… toki askotan elkartu naiz berarekin. Antzeko gustuak ditugu, gainera. Biok gara bertsozaleak eta pilotazaleak. Markinan bertsozaletasun handia dago. Zumaiako eta Mauleko saioetara markinar asko joan ziren. Hiru orduko bidaia dago Markinatik Maulera!». Nerea oso gustura ibili da txapelketa nagusian. «Presiorik gabe» aritu dela dio. Hernanin bizi da eta bertso eskolak ematen ditu Goierriko eta Tolosaldeko ikastetxeetan. Txapelketako errebelazioa izan da eta badaki hemendik aurrera gehiago eskatuko diotela. «Datorren urtean Bizkaiko txapelketa dugu eta badakit jendeak asko esperoko duela. Dena ematera joango naiz, baina auskalo nola egongo naizen. Azkeneko bi txapelketetan ondo egin badut, presiorik gabe joan naizelako izan dela uste dut». Andonik ere hankak lurrean eduki nahi ditu. «Orain komunikabideek zeruan jarri naute, baina hilabeteak daramatzat lan ona egiten. Txapelketa garaian dena puztu egiten da». Bi amak sarri samar etortzen dira Urretxura eta Zumarragara, noski. Andonik amonaren etxean bazkaltzen du Tolosan entrenamendua duenean. Eitzako ermitako paretan eman zituen lehen pilotakadak. Nereak, berriz, Urretxuko Euskal Jaietan atera zela gogoratzen du. Aitaitarekin eta bere idiekin, noski. «Seguran eta Lazkaon eskolak ematen ditudanez, batzuetan izeba bisitatzera joaten naiz». Gabonetan lauak Urretxu-Zumarragara etorriko dira. Urtero senitartekoekin poteatzen dute eta aurten lauek elkarrekin trago bat hartzeko zita egin dute. Batzuetan gure lanak zerbaiterako balio du!