Goiztirik antolatutako gabon txartel lehiaketak baditu irabazleak
Euskal gabonak ardatz hartuta, Goiztiri AEK euskaltegiak, gabon txartel lehiaketako sari banaketa burutu du, aste honetan. Ordiziako Jakintza ikastolako eta Urdaneta ikastetxeetako 3,4,5 eta 6.mailako ikasleek parte hartu ohi dute. Euskaltegiko ikasleek egiten dute epaimahai lana eta aurtengoan 200 bat lanen artean aukeratu behar izan dituzte maila bakoitzeko garaileak eta ondorengoa da erabaki dutena; 3. mailan, Ohian Lezea izan da irabazlea, 4. mailan, Safi Chaudhary, 5. mailan Antonio Jesus Puertas eta 6. mailan, Garazi Zubiaurre. Lehiaketan parte hartutako txartel guztiak, Ordiziako Barrena jauregian egongo dira ikusgai, urtarrilaren 4a bitarte.