Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa abenduaren 29an jokatuko dute Majori kiroldegian .Nazioarteko puntako igerilariak etorriko dira
Igeriketaren Ordiziako hitzordu handia bueltan da. Abenduaren 29an egingo dute Gabonetako?Nazioarteko?Igeriketa?Txapelketa.?Aurten 35. edizioa beteko du lehiaketa ezagunak, eta bi urtez behin egiten den bezala, Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan jokatuko dute.
Atzo aurkeztu zuten proba Donostian. Bertan ziren proba antolatzen duen?Ordiziako Igeriketa Taldeko Francisco Jose Gonzalez eta Izaskun Insausti. Gonzalezek azaldu duenez, «igerilari askorentzat urteko zita garrantzitsuenetakoa» izaten da Ordiziakoa, eta aurten «250 parte hartzaileko langa» gainditzea espero dutela.
Haiekin batera, Javier Saez Euskal?Igeriketa Federazioko lehendakaria, Jose Migel?Santamaria alkatea eta Goizane Alvarez Gipuzkoako?Foru Aldundiko gazteria eta kirol arloko zuzendaria ere izan ziren aurkezpen ekitaldian. Saezek, «txapelketak duen historiala proba honen adierazgarri» dela azpimarratu du eta «orain arte egin duten lan ona» errepika dezatela eskatu die antolatzaileei. Erakundeei berriz, «halako txapelketa batek eskatzen dituen instalazioetan inbertitu» dezatela eskatu die.
Bihar zortzi jokatuko dute txapelketa, Majori kiroldegian. Aurreneko probak 10:00etan hasiko dira. Igerilariak hainbat mailatan ariko dira. Aurrena sailkapen probak jokatuko dituzte, eta finalak, 18:30ean hasiko dira. ETBk zuzenean emango du.
Nazioarteko igerilariak
Bertako igerilariez gain, nazioartean puntan dabiltzanetako asko ere Ordizian izango dira. Faboritoen artean, emakumezkoetan, Jessica Vall, Tjasa Vozel eta Francesca Fangio izango dira; gizonezkoen artean, berriz, Konrad Czerniak, Mislav Sever eta Cava Silajdi, besteak beste.
Taldeei dagokionean, Sant Andreu,?Gredos, Barcelona, Santa Olaya klubak, Madrilgo?Federazioa eta Euskal?Herriko selekzioa ariko dira lehian.