Inaziotar Lurraldeak Europako Eden saria irabazi du
Inaziotar Lurraldeak Europako txoko bikainenei ematen zaien Eden saria irabazi du. Europar Batasunaren sari honen helburua lehiakortasuna eta jasangarritasuna saritzea da. Inaziotar Lurraldeak Loiola, Antio eta Arantzazu Manresarekin lotzen ditu.
Inaziotar Lurraldeak Europako txoko bikainenei ematen zaien Eden saria irabazi du. Europar Batasunaren sari honen helburua lehiakortasuna eta jasangarritasuna saritzea da. Inaziotar Lurraldeak Loiola, Antio eta Arantzazu Manresarekin lotzen ditu. 2018ko Fitur ferian Inaziotar Lurraldeari aitortza egingo diote eta sariak martxoaren 22an banatuko dituzte, Bruselan. Atzo, udaletako eta aldundiko ordezkariek eta turismo teknikariek agerraldia egin zuten Donostian.