Guztira 902 euro ordaindu beharko ditu 2016ko abuztuan igerilekuko ur-ihesak eragindako kalteengatik
2016ko abuztuan Bikuñako igerilekuan ur-ihes bat gertatu zen eta ondoren Urola errekan 24 amuarrain hilda agertu ziren. Abuztuaren 4an izan zen. Protokoloa martxan jarri zuten eta, ibaia ikuskatu ondoren, arrainak ur-ihesagatik hil zirela ondorioztatu zuten.
Arrainak hiltzea arau-hauste administratibo oso larria da eta udalak 602 euroko isuna ordaindu beharko du. Horrez gain, Urola errekan sortutako kalte-ordain gisa beste 360 euro ordaindu beharko ditu.
Isuria gertatu eta berehala neurriak hartu zituztela diote udaletik, isuria zigilatu eta igerilekuko kanaleta berriko urak kolektorera bideratu zituzten.
Legazpiko Udalak «kutsatzen duenak ordaindu egingo du» printzipioari jarraitu, eta sortutako kaltea onartu, eta ezarritako zigorra ordaindu dutela adierazi dute udaletik.