Loteriaren 5. sariko dezimo bat Beasainen saldua da
Espainiako Gabonetako Loteriako zozketa egin dute gaur, eta Goierrin ez du sari potolorik utzi. 5. sariaren dezimo bat da Beasainen saldutakoa. Nafarroa etorbideko Aranburu loteria administrazioan saldutakoa da. 22.253. zenbakiari dagokio, eta Jon Aranburu saltzaileak azaldu duenez, “makinatik ateratako dezimoa” izan zen. Lehendik ere, loteriaren sari ugari emandakoa da Aranburu. Oso banatua izan da 5. sari hori, eta Astigarragan, Errenterian eta Donostian ere egokitu da, Gipuzkoari dagokionez.