2018. urteari begira Ordiziako Udalari hainbat konpromiso hartzeko eskatu diote Nagusilaneko kideek .Adinekoekin egiten duten lana bermatze aldera, boluntario bila dabiltza
Ordiziako Nagusilanek boluntarioak behar ditu eta herritarren artean informazioa banatu zuten asteazkeneko azokan, Plaza Nagusian jarritako postu batean. Horrez gain, Ordiziako Udalari ere hainbat eskaera egin dizkiote 2018 urtera begira.
Egiten duten lana gizarteratzeko eta herritarrei laguntza eskatzeko helburuarekin jarri zuten postua azoka egunean. Zaharren egoitzan, Zuhaizti zentroan, eguneko zentroetan eta herrian antolatzen diren beste hainbat ekintzatan ere parte hartzen dute, adineko jendeari laguntzen eta konpainia egiten.
Udalari eskaerak
Nagusilan elkarteak 2018 urteari begira, hainbat eskaera egin dizkio Ordiziako udalari; horien artean, batetik, adineko pertsonei, laguntza pertsonalizatua eskaintzea eskatu dio, modu horretan pertsona guztien prestazioak eta premiak betetzeko oinarrizko ardatza izan dadin.
Horrez gain, gizarte zerbitzuak ziurtatze aldera, beharrezkoak diren eta adostutako langileak bermatzea ere eskatu dute. Gainera, etxez etxe, mugaketa fisikoaren arriskupean egon daitezkeen pertsonen inbentarioa egitea ere nahi dute.
Nagusilanek bere lana behar bezala egiteko lokal egokia ere eskatu dute. Adineko pertsonentzat etxebizitza egokituak eta tutoretzako pisuak funtsezkoak direla uste dute.
Egindako eskaeren artean, Denboraren bankua izeneko ekimenari berriro ere heltzea ere badago, horrela herrian boluntariotza sustatuko dela pentsatzen baitute.
Harreman emankorrak
Familia handi bat osatzen dute Nagusilan elkartearen barruan dauden boluntarioek eta eurak dira, hain zuzen ere, elkartearen aberastasunik handiena. Haiei esker, gizarteak premia handiz eskatzen dituen hainbat lan aurrera ateratzen dituzte eta bolondresen bultzadarekin helburu eta xede berriak egiteko aukera ere badute.
Horreagatik, oso garrantzitsua da boluntario talde sendoa osatzea. Kolaboratzeko prest dauden herritar guztiei dei egiten diete, Nagusilan ezagutu eta haiekin elkarlanean hasteko, modu horretan, beharrak dituzten adineko pertsoneiu lagundu eta konpainia egiteko,