Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioetarako sarrerak salgai
Urteroko hitzordu bat hartuko du bihar hilak 23, Ordiziako Majori kiroldegiak. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Borobilean ikuskaria tailaratuko dute, bi saiotan (16:00etan eta 18:30ean). Sarrerak oraindik eskuragarri daude ohiko tokietan; Majori kiroldegian, Lazkaoko Gerriko liburudendan, Beasaingo Antzizar tabernan, Segurako Elorripe tabernan, Itsasondoko Kaxintane tabernan, Zaldibiako Joxepane tabernan eta Idiazabalgo Izparren.
Aparkalekuari dagokionez, ohiko tokiez gain, Orkli lantegian ere utzi ahalko dira ibilgailuak.