Bigarren saria Errotaundik jaso du, eta hirugarrena Miszelaniak.
Saritutako merkatariak eta herritarrak. / Maialen Igartua
Eguerdian banatu dituzte Lazkaoko Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak. Irabazlea Koboloi jostailu denda izan da. Bigarren saria Errotaundik jaso du, eta hirugarrena Miszelaniak. Diploma bana eta produktu ezberdinez osatutako saskia jaso dute sarituek.
Lazkaoko Udalak eta LazkaOn merkatari elkarteak antolatzen dute erakusleiho lehiaketa, herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin. Aurten 29 dendak parte hartu dute, eta herritarren botoek erabaki dute irabazlea. Guztira 1.417 boto eman dituzte herritarrek.
Erosketa bonoen zozketa
Lehiaketarako botoa eman duten herritar guztien artean, erosketa bonoak zozkatu dituzte. Argoitz Galparsorok 400 euroko erosketa bonoa irabazi du. Eufrosina Dulgheruk, Mila Barrealek, Maribel Arratibelek eta Beatriz Hernandezek, berriz, 150 euroko bonoak irabazi dituzte. Lehiaketan parte hartu duten dendetan gastatu ahal izango dituzte.