Nazioartean saritutako 31 gaztagilek aitortza jaso dute Ordizian
Idiazabal?Jatorri Izendapenak eta erakundeek aitortza egin diete nazioarteko lehiaketetan sarituak izan diren gazta ekoizleei. Eguberrietako azoka bereziarekin batera egin dute ekitaldia, gaur goizean. Idiazabal Jatorri Izendapeneko 31 gaztandegik 63 sari lortu dituzte aurten, World Cheese Awards, Great Taste Awards, Roma 2017 eta Alimentos de España bezalako lehiaketa entzutetsuetan.
Jesus Mari?Ormaetxea Idiazabal?Jatorri?Izendapeneko lehendakariak ere urtean zehar egindako lana eskertu die eta «nazioarteko lehiaketetan aurkezten» jarraitzeak duen garrantzia gogorarazi du; Arantxa Tapia sailburuak berriz, «kanpoan jasotako aitortza etxean ere» merezi dutela esan die gaztagileei.
Aurten, aurreneko aldiz Idiazabal gazta batek lehen saria jaso du Roma 2017 gastronomia lehiaketan.?Javier Muñoa zeraindarra izan da saritua, eta lorpenaren garrantzia azpimarratu zuten. Madrilgo?Gourmet 2017 lehiaketan berriz, urrezko eta zilarrezko sari bana jaso zituen La Leze gaztandegiak. Great Taste Awardsen ere saritua izan zen Jose Mari Jauregi eta Eli Gorrotxategi goierritarren gaztandegia, 3 eta 2 izarreko sariekin.?Baita Aizpea ere, bi izarrekin.
World Cheese Awards lehiaketan berriz, Goierriko bederatzi gaztandegi izan ziren sarituak.?La Leze (urrea eta brontzea), Troskaeta (zilarra eta brontzea), Erraizabal eta Baztarrika (bina brontze), eta Aitor Mantxola,?Javier Muñoa, Joseba Intsausti, Aldanondo eta Aranburu elkartea (brontze bana).
Gaztagile guztiak eskenatokitik pasa eta bakoitzak bere oroigarria jaso ondoren, Amets Bide taldeko dantzariek agurra eskaini dieta eta taldeko argazkia atera dute ondoren.