Ekimen honekin bat egin duen lehendabiziko euskal futbolaria da Paredes legazpiarra
Irene Paredes futbolari legazpiarrak
Common Goal ekimenarekin bat egin du. Ekimen honen helburu nagusia jokalarien euren irabazien %1-a elkartasun zein ekimen komunitarioei ematea da. Paredes ekimenarekin bat egin duen lehendabiziko euskal futbolaria izan da. Legazpiarra Paris Saint Germain taldean dabil. Aurtengoa bigarren denboraldia du. Paredesek Legazpiko Ilintxa taldean hasi zuen bere ibilbidea, Zarauzko taldeak fitxatu zuen arte. Gero Realen eta Athletic-en ere aritu zen, Parisera saltoa eman arte.