Zazpiturrieta kalea zabaldu dute, lanak bukatu eta gero
ZIRKULAZIOA // Irisgarritasuna eta erosotasuna hobetzeko lanak bukatu dituzte Zazpiturrieta kalean, eta atzo arratsaldetik, trafikoarentzako irekita dago. Uda garaian hasi zituzten lan horiek, eta 211.000 euroko aurrekontua izan dute. Etxebizitzetako a...
ZIRKULAZIOA // Irisgarritasuna eta erosotasuna hobetzeko lanak bukatu dituzte Zazpiturrieta kalean, eta atzo arratsaldetik, trafikoarentzako irekita dago. Uda garaian hasi zituzten lan horiek, eta 211.000 euroko aurrekontua izan dute. Etxebizitzetako atarien irisgarritasuna hobetzeaz gain, saneamendu sistema berritu, mendi aldeko espaloi zatia kendu eta etxeen aldekoa zabaldu dute. Esteban Lasa kaleko bidegurutzeko lorategiak ere berritu dituzte.