Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa jokatuko dute gaur, Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan. Beste behin ere, elite mailako nazioarteko igerilari onenak bilduko ditu probak. Aurten 35. edizioa du txapelketak, eta ordiziarrentzat ez ezik, i...

Gaur parte hartuko duten igerilarietako asko Lazkaon aritu dira entrenatzen. // Argazkia: OIE
Gabonetako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa jokatuko dute gaur, Ordiziako Majori kiroldegiko igerilekuan. Beste behin ere, elite mailako nazioarteko igerilari onenak bilduko ditu probak. Aurten 35. edizioa du txapelketak, eta ordiziarrentzat ez ezik, igerilarien artean ere «proba kuttuna» dela azaldu dute antolatzaileek.
Lehia goizetik hasiko da, 10:00etan ekingo baitiete kanporaketa saioei. Lau modalitate ezberdinetan ariko dira igerilariak: 50 eta 100 metrokoan eta 100 eta 200 metroko distantzian, lau estilotan: tximeleta, bizkar eta bular estiloan nahiz estilo librean. Sailkapen probak gainditzen dituztenek, 18:30etik aurrera izango dituzte finalak. Denera, 250 igerilari baino gehiago espero dituzte antolatzaileek. Horietako asko, Lazkaoko kiroldegian aritu dira egunotan, entrenamendu saioak egiten.
Euskal Herriko selekzioaz gain, Espainiako eta Kataluniako hainbat talde ariko dira lehian. Nazioarteko izenen zerrendan berriz, Jessica Vall Europako txapelduna, Tjasa Vozel, Francesca Fangio eta Veronica Neri izango dira emakumeez-koetan. Gizonen artean, berriz, Konrad Zcerniak, Mislav Sever eta Caba Siladji izango dira kontuan hartu beharrekoak.