Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Urretxuko Udalak 8,8 milioi euroko aurrekontua izango du 2018an

Goierri
Politika

Urretxuko Udalak 8,8 milioiko aurrekontua izango du 2018an, aurten baino %1,89 gehiago. Aurrekontua EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu da. EH Bildu eta Irabazi abstenitu egin dira. Sarrerei dagokienez, gora

2017/12/29
Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Urretxuko Udalak 8,8 milioiko aurrekontua izango du 2018an, aurten baino %1,89 gehiago. Aurrekontua EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu da. EH Bildu eta Irabazi abstenitu egin dira. Sarrerei dagokienez, gora egin dute. Igoera honek bi arrazoi ditu: tasen igoera eta Gurutze Santuko operazio urbanistikoa. Bertan babes ofizialeko 24 etxebizitza eta 22 etxebizitza libre egingo dira eta sustatzaileak 445.000 euro ordainduko dizkio udalari. Gastuei dagokienez, 693.000 euro inbertsiotarako erabiliko dira: iaz baino %10 gehiago. Inbertsio garrantzitsuena igerilekuan egiten ari direna da: bertako makinak eta putzua berritu behar dituzte. Obra dagoeneko martxan da eta igerilekua udarako prest egongo da. Udalak 400.000 euro inbertitu behar ditu obra honetan. Gainontzeko inbertsioak txikiagoak dira: espaloien konponketa, altzari berrikuntza, haur parkeen berrikuntza, Kalerrotako eskaileraren berrikuntza Urrelur museoan eta eguneko zentroan hobekuntzak, Barrenkale, Ipeñarrieta eta Matxinporta kaleak asfaltatzea, argiteriaren berrikuntza, baserri bideen hobekuntza, kiroldegian eta pilotalekuan berritze lanak… Jon Luqui alkateak udalaren zorrak inbertsio handiagoak egitea zailtzen duela esan zuen. Hala, Kalerrota eta Labeaga lotuko dituen igogailua ezin izango da 2018an jarri. Oposizioaren iritzia EH Bilduko Oihane Zabaletak gizarte kohesioaren alde nahikoa lan ez egitea leporatu zion gobernu taldeari. «Inguruko eskualdeetan baino errenta per capita baxuagoa dugu, emakume formatu langabetuen tasa altuena eta industria sorkuntza maila baxua. Hori dela eta, hamar urretxuarretatik zortzik beste eskualde batzuetan lan egiten dute». Hurrengo hauteskundeetarako alderdi guztiek elkarlanean etxeko lanak egin behar dituztela esan zuen. «Estrukturazko arazoei irtenbidea eman behar zaie. Sarralderi eta pasiotarren eta mojen eraikinei erabilpena eman behar zaie eta alde zaharra biziberritzeko plan bat egin behar da. Honek guztiak biziberritze sozioekonomiko bideragarri eta sostengarri bat diseinatzea eskatzen du». Natividad Nieves PSE-EEko zinegotziak sozialistek aurrekontuetan sartu dituzten bost egitasmoak aipatu zituen: ahal bezain laster Kalerrota eta La- beaga lotuko dituen igogailua jartzeko konpromisoa, bidegorriko seinalizazioa hobetzea, adinekoen bakardadea saihesteko ikastaro bat, elkartasunaren feria antolatzea eta txirotasun energetikoari aurre egiteko neurriak hartzea. Azkeneko osoko bilkuran batzordeburu aldaketa bat ere onartu zen. Aurrerantzean, Maialen Fidalgo Sustapen Soziokulturaleko batzordeburua izango da. Jon Luqui alkateak, berriz, Gizarte Ekintza batzordearen ardura hartuko du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut