Ataunen 155 haur aritu dira pilota txapelketan
Goierriko 9 herritako 155 neska-mutikok parte hartu dute Ataunen Gabonetako V. Esku Pilota Txapelketetan, Ataun Kirol Elkarteak antolatua. Abenduaren 26an hasi, eta larunbatean bukatu zen, Auzoeta kiroldegian zazpi final jokatuta.Ataun, Lazkao, Olaberr...
Ataun, Lazkao, Olaberria, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Ormaiztegi, Segura eta Zegamako pilotariak aritu dira, ugarienak Ataungoak (40). Benjamin eta kimu mailetan eskuz jokatu dute, eta neska kadete eta gazteek paletan ere bai. Denek domina bana jaso dute saritzat; irabazleek txapelak eta finalistek garaikurrak ere bai.
Emaitzei dagokienez, Ordiziako pilotariek hiru mailatan irabazi zuten: Izagirre-Alberdik 2. urteko mutil benjaminetan, Imaz-Garciak 1.urteko neska kimuetan eta Otaegi-Zarrabeitiak 2. urteko mutil kimuetan.
Zegamara garaipen bat bildu dute Ormazabal-Landak, 1. urteko mutil benjaminetan. Beasaingo Landa-Madinak 1. urteko mutil kimuetan nagusitu dira, eta Ataungo Urrestarazu-Perlines neska kadeteen paletan —argazkian—. Asteasuko Otegi-Aranburuk nesken gazte mailako paletan irabazi dute.
Gabonetan eskola-kirolak izan ohi duen etenaldia hornitu du Ataungo txapelketak. Arratsaldero, ikusle mordoa joan da Auzoetara. Pilotari nahiz pilota eskola guztiei eskerrak eman dizkie Ataun Kirol Elkarteak, «parte-hartzeagatik eta erakutsiko kiroltasunagatik».













