Goierriko Txotx irekiera egingo dute bihar, Ordiziako Tximista sagardotegian
Goitur-eko bazkide diren zazpi sagardotegien txotx irekiera egingo dute bihar, osteguna, Ordiziako Tximista sagardotegian, 12:00etan. Irekiera ofiziala egiteko, Mikel Aiestaran kazetaria gonbidatu dute eta Amaia Blazquez sagardogilea ere egongo da aurtengo uztaren inguruan hainbat azalpen ematen.