
Beasaingo amonak, Emiliana Garciak, 103 urte bete ditu gaur. “Indartsu, sasoiko eta buruz argi” hartu du Emiliana Garciak familiaz inguraturik, Aitor Aldasoro alkatearen bisita. Urte gehien dituen beasaindarra da Garcia; senarrak 97 urte. Alkateak udalaren izenean, lore sorta oparitu dio eta ondoren guztiek elkarrekin, familia argazkia atera dute.