Felipe Orts eta Olatz Odriozola izan dira azkarrenak Ormaiztegiko lokaztian
Elur eta lokatz artean jokatu zuten atzo Ormaiztegiko Ziklo Kros proba. Ibilbidea zaila eta gogorra izan zen txirrindularientzat, baina ikusgarria Ormaiztegin bildutako zaleentzat. Elite mailako probetan Felipe Orts eta Olatz Odriozola izan ziren azkarrenak. Guztira 113 txirrindularik parte hartu zuten, kategorien arabera banatutako 8 probetan.
Felipe Orts 22 urteko txirrindulari valentziarrak irabazi zuen gizonezkoen elite eta 23 urtez azpikoen lasterketa, 57:55eko denbora eginda. Proba irabazteko faborito nagusiak ziren Javier Ruiz de Larrinagari (+1:07) eta Aitor Hernandezi (+1:23) aurrea hartu zien Ortsek.
Emakumezkoen elieta eta 23 urtez azpikoen lasterketan, Olatz Odriozola izan zen azkarrena, 45:19ko denbora eginda. Haren atzetik sartu ziren Lierni Lekuona eta Sandra Trevilla, podiuma osatuz.
SAILKAPENAK:
Elite eta 23 urtez azpikoak: Gizonezkoak:- Felipe Orts ……………………. 57:55
- Javier Ruiz de Larrinaga … 59:02
- Aitor Hernandez ……………. 59:18
- Olatz Odriozola …………….. 55:19
- Lierni Lekuona …………….. 57:44
- Sandra Trevilla …………….. 49:44
- Mikel Beraza …………….. 25:29
- Igor Arrieta ………………. 25:57
- Aitzol Sasieta ……………. 27:16
- Uxue Albizua ……………. 25:53
- Lur Zufiria ……………….. 27:39
- Xabier Mendiaraz ……… 49:48
- Jose Lorenzo Esteban … 51:11
- Arsenio Gonzalez ………. 53:38
- Andoni Jimenez ………… 48:44
- Ricardo Sasigain ……….. 49:03
- Jose Luis Iñorbe ……….. 49:15
- Jon Urteaga ………………. 45:57
- Juan Jose Romero …….. 47:34
- Iñaki Goiburu …………… 48:06