Elkartasunezko Olentzero oparoa Zerainen
Zerainlabek antolatuta, aurten ere, elkartasunezko Olentzeroa antolatu dute Zerainen. Honela, 734,5 euro bildu dituzte Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeari emateko. Saharara bidaltzeko, berriz, 206,5 kilo janari, 180 lata eta 15 konpresa pakete bildu dituzte. Jostailuak eta eskolal materiala ere jaso dute eta Herriak Elkarlanean erakundera bideratu dituzte