Beasaingo eta Ordiziako udaletako kultura sailek elkarlanean antolatu dute 24. edizioa. Zortzi obra taularatuko dituzte, lau Beasainen eta lau Ordizian; sei euskaraz eta bi gazteleraz.
Joseba Apaolaza eta Sara Cozar goierritarrek ‘Ergelak’ antzezlana aurkeztuko dute Ordizian.
Beasaingo eta Ordiziako udaletako kultur zinegotziek (Xabier Matarranz eta Joseba Aranburu) 2018ko Antzerki Garaiaren egitaraua aurkeztu dute. Urtarrilaren 18tik apirilaren 20ra bitartean, zortzi antzezlan programatu dituzte, lau Beasaingo Usurbe Antzokian eskainiko dituzte eta beste lau Ordiziako Herri Antzokian; sei euskaraz eta bi gazteleraz.
Egitaraua:
- Urtarrilaren 18an 20:00etan eta urtarrilaren 19an 22:15ean, Obra de Dios. Gazteleraz. Beasainen.
- Otsailaren 2an, 22:15ean, Etxeko saltsak. Euskaraz. Ordizian.
- Otsailaren 16an, 22:15ean, Txarriboda. Euskaraz. Beasainen.
- Martxoaren 2an, 22:15ean, The Funamviolistas. Gazteleraz. Ordizian.
- Martxoaren 16an, 22:15ean, Zerura eroria. Euskaraz. Beasainen.
- Martxoaren 23an, 22:15ean, Ergela. Euskaraz. Ordizian.
- Apirilaren 13an, 22:15ean, Miss Karaoke. Euskaraz. Beasainen.
- Apirilaren 20an, 22:15ean, Ez dok hiru. Euskaraz. Ordizian.
Sarrerak eta abonuak
Antzezlan bakoitzeko sarrerak 10 euro balio du eta sarrerak antzezlana egingo den antzokietako leihatilan eta Beasainen www.kutxabank.es zerbitzuaren bidez eros daitezke.
Denboraldi osorako abonua ere eros daiteke, 60 euroan, Ordizian Barrenan eta Herri Antzokiko leihatilan, eta Beasainen, Usurbe Antzokiko leihatilan eta Udaleko Kultura Sailean. Abonuak lehenbailehen erosteko deia egin dute, gainerako sarreren kudeaketa ahalik eta egokien egiteko.
10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde edo ikastetxeek, sarrera prezio berezia izango dute 8 euroan. Taldekako sarrerak lortzeko dagokion udaleko kutlura sailean alde aurretik jakinarazi beharko da.