Izotzak arazoak eta arriskua sortu ditu errepideetan
GABIRIA // Elurtearen ondoren, atzo zeropera jaitsi zen tenperatura. Goizaldean izotz handia egin zuen, zeropetik 4 gradu hoztuta. Gabiriako mendatean arazoak sortu zituen izotzak, arrisku gune bihurtu baitziren zenbait eremu. Alegiatik herri kaskora i...
GABIRIA // Elurtearen ondoren, atzo zeropera jaitsi zen tenperatura. Goizaldean izotz handia egin zuen, zeropetik 4 gradu hoztuta. Gabiriako mendatean arazoak sortu zituen izotzak, arrisku gune bihurtu baitziren zenbait eremu. Alegiatik herri kaskora igotzeko errepidean, adibidez, eskola-umeak Beasainera eramaten dituen autobusa ez aurrera, ez atzera geratu zen, bidea itxiz, 07:30a aldera.