
Datozen bi igandeetan, hilaren 14an eta 21ean, Segurako Ondarre gaztandegian, gaztagintzaren sekretuak ikasteko aukera izango da aurten ere. Gipuzkoako Parketetxeak eskaintzen duen plana ondorengoa da, artzaintza ezagutu, sentitu eta dastatzeko: latxa ardiak eta arkumeak bertatik bertara ikusi eta eskutan edukitzeko aukera, gazta egitearen prozesua ezagutzea, artzain tresnen bilakaeraren erakusketa ikustea eta gazta desberdinak dastatzea.
Izen-ematea
Leku mugatuak daudenez, izena behar da aurrez, 943 80 51 87 / 668 62 36 09 telefono zenbakietara deituta edo
anduetza@gipuzkoamendizmendi.net post elektronikora idatzita. Helduek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrek, 4 euro.