Ampo Ordiziak 26-23 galdu du El Salvadorren aurka
Ampo Ordiziako mutilek, partida bikaina egin bazuten ere, ezin izan zuten Silvertorm El Salvador talde handia garaitu. 26-23 galdu zuten, atzo, Pepe Rojo zelaian. Valladolidekoak, sailkapen nagusiko bigarren postuan daude, galdutako partida bakar batekin eta azkeneko minutura arte norgehiagoka erabaki ez bazen ere, etxekoek ez zuten barkatu.
Indartsu atera ziren ordiziarrak eta partidaren hasieran, nagusi izan ziren. El Salvadorrek ordea, ondo eutsi zion eta baita partidaren dinamikari buelta ematea lortu ere. 14 minutuan, entsegua egin zuten etxekoek. Valladolidekoek presioa egiten jarraitu zuten eta bigarren entsegu bat egiteko aukera izan zuten 10 minutu geroago.
El Salvadorrek partida koltrolpean zuela bazirudien arren, itxura baino ez zen. Valentin Cruz-ek hiru zigor kolpe egitea lortu zuen 28, 35 eta 40 minutuetan. 12-9 markagailuarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Bigarren zatian, guztia erabakitzeko zegoen oraindik eta horrelakoetan gertatu ohi den bezala, detaile txikienak ere garrantzia handia hartzen du. 41. minutuan Graaff-ek baloia lapurtu eta zutoinen artean sartzea lortu zuen. Hiru minutu geroago, Ordiziako jokalari izandako Rust-ek, ezkerreko hegaletik ihes egin eta entsegua egin zuen. Markagailua 29-9, guztia erabakita zegoela zirudien, baina Ordiziakoek bi entsegua egin zituzten 52. eta 64 minutuetan. Horrek, partida amaiera oso interesgarria aurrikusten zuen, markagailua 26-23 baizegoen, baina bi taldeek ondo eutsi zioten besteari eta ez zuten ekintza gehiago burutzerik lortu. Hori horrela, 26-23 bukatu zen norgehiagoka eta defentsa bonusa Amporentzat.
Ordiziakoek sailkapen nagusiko zazpigarren postua mantendu dute eta Play Offetan sartzeko bi puntura daude. Hurrengo astebukaeran, Santboianaren aurka jokatuko dute, Altamiran.