Irene Usabiaga Espainiako Txapeldun Omniumean
Irene Usabiaga txirrindulari ordiziarrak Espainiako Omnium Txapelketa irabazi du asteburuan. Madrilgo (Espainia) Galapagar belodromoan jokatu da proba, eta atzo, emakumezkoen finalean, Usabiaga ahizpak izan ziren jaun eta jabe. Irene izan zen lehena, eta Ana ahizpa bigarrena.
Scratch, kanporatze eta puntuaketa probetan nagusitu zen Irene Usabiaga, eta 2. egin zuen tempokoan. Guztira 157 puntu lortu ditu ordiziarrak, eta horrenbestez Espainiako Txapelketa irabazi du. Ana Usabiagak 138 batu ditu eta Eukene Larrartek 117.
Garaipena merezi zuela azaldu du Usabiagak, “2017. urtea gogorra” izan baita beretzat, lesio gogor bat izan baitu eta asko kosta baitzaio errekuperatzea. Ahizpak asko lagundu diola azaldu du, berak animatu baitzuen proba hau prestatu eta lehen postuagatik lehiatzera.
- BIDEOA: Irene Usabiagaren adierazpenak (gaztelaniaz)