Sailkapenean 12. postuan jarraitzen du; asteburuan, liderra, Hernani hartuko du etxean.
Gabonetako oporraldiaren ondoren, partida garrantzitsua zuen jokoan larunbatean Euskal Ligako lehenengo mailako Arri BKLeko taldeak. Atletiko San Sebastian zuen aurkari Antzizar kiroldegian, eta puntu bakarragatik, 90-91 galdu zuten Jon Lekuonaren mutilek. Sailkapeneko hamabigarren postuan jarraitzen dute beasaindarrek.
Asteburuan ere etxean jokatuko du Arri BKL-k, lehenengo itzuliko azken partida, Hernani liderraren aurka.