Izen-ematea zabaldu eta apenas 24 ordu pasa direnean, 3.866 lagun apuntatu dira maratoiko zozketarako
Atzo zabaldu zuten Zegama-Aizkorri mendi maratoiko izen-ematea. Apenas 24 ordu pasa direnean, 3.866 lagunek eman dute izena maratoiko dortsalen zozketarako. Kilometro bertikalerako beste 437 apuntatu dira, eta junior trailerako 12 gaztetxo. Otsailaren 2ra arte dago apuntatzeko aukera; dortsalen zozketa otsailaren 23an izango da.
Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 17. edizioa jokatuko dute maiatzaren 27an. Bi egun lehenago berriz, kilometro bertikala egingo dute.