Gorka Elustondo Rayo Vallecanoko jokalaria izango da 2019ra arte
Madrilgo Rayo Vallecano taldeak ofizial egin du Gorka Elustondoren (Beasain, 1987) fitxaketa. 2019ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du. Bihar egingo dute aurkezpen ofiziala 12:30ean. Bigarren Mailako taldea da talde madrildarra.
Elustondok Realarekin debutatu zuen Lehenengo Mailan 2007. urtean, eta 2015era arte bertan aritu zen. 2015ean, berriz, Bilboko Atlheticek fitxatu zuen eta bi urte egin zituen. 2017an, Kolonbiako Atletico Nacional taldean aritu ondoren, gaurtik 2019ra arte Rayoko jokalaria izango da beasaindarra.