'Zinema-analisia, psikologia feministaren ikuspegitik' ikastaroa Beasainen, urtarriletik martxora
Hilaren 23an hasiko da Beasaingo udaletxeko areto nagusian.
Beasaingo Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta, Zinema-analisia psikologia feministaren ikuspegitik ikastaroa eskainiko dute datorren asteartean, hilaren 23an hasita, martxora bitartean. Astearteetan, 17:00etatik 20:00etara bitartean elkartuko dira udaletxeko areto nagusian. Miriam Herbon Ordoñezek emango ditu azalpenak.
Informazio gehiagorako edo matrikula egiteko: 943 08 76 63 / berdintasun@beasain.eus.